Langile Unibertsitatearen aurkezpena

Langile Unibertsitatea hasiera batean marxismo-leninismoaren gaztelerazko difusioa egiteko jaio zen, hainbat idazle, historialari, abokatu eta marxista-leninista batu zirelarik honetarako. Orain estatu espainiarreko herri desberdinen hizkuntzetara itzulia izaten ari da, baita ingeles eta frantsesera ere.

Proiektu ireki bat da, muga batzuen barnean kolaboratzaileak onartzen dira, norbait prest badago jar dadila gurekin kontaktuan ondorengo korreoaren bidez: universidadobreraml@gmail.com.

Hasiera batean elaborazio teorikoan, eguneroko informazioa klase ikuspuntu batetik zabaltzean, analisi historikoan eta marxismo- leninismoa hedatzeko ekitaldiak antolatzean oinarritzen gara, baina gure lan esparrua zabaltzeko intentzioa ere badugu. Adibidez: formakuntza jardunaldien, konferentzien eta eztabaiden burutzean errebisionismoaren aurkako borroka ideologikoa bultzatzeko. Ekintza guzti hauez gure blogean informatu dugu eta hala jarraituko dugu egiten.

Hiru hilabetero paperean edota formatu digitalean eskuragarri egongo den aldizkari bat argitaratuko dugu, blogaren izen bera edukiko duena “ Langile Unibertsitatea” , zeinetan gure lan teoriko garrantzitsuenak eskuratu ahal izango dituzuen.

Anuncios