Alderdi Komunista eta erlijio auzia

Alderdi Komunista eta erlijioa auzia

Ohikoa da Espainiako Mugimendu Komunistan anarkista joerakoa den postura erlijioari dagokionean,  bereziki ideologikoki atzerakoiagoak diren eta munduaren ikuspegi guztiz zientifikoa ez duten pertsonekin lan egin edota hauekin  espazioak eta militantzia elkar banatzeko garaian.

Erlijio auziaren aurkezpena

Joera anarkistako ikuspuntu hauek dituztenek ( zeintzuk komunista izan nahi duten edo hala deitzen dioten beren buruari) mugimendu komunista internazionalaren esperientziatik ikasi beharko lukete, marxismo-leninismoaren irakaskuntzatik -zeinek klase ikuspuntu bat mantentzen duen- baldintza materialak kontuan edukiz eta  esaera huts eta idealistak baztertuz, ez baitiote batere laguntzen mugimendu iraultzaileari, honek munduaren ikuspegi zientifikoaren alde borrokatzen baitu.

Marxistontzat erlijio garaikide guztiak, beren hierarkia eta antolakuntzarekin, klase zapaltzailearen tresnak besterik ez dira langile klasearekiko zapalkuntza indartzeko.

Baina joera anarkistak dituzten eta beren ezkerreko errebisionismoan erlijioaren aurkako “ gurutzada santura”, erlijioaren aurkako gudara, deitzen dutenen aurka ere borroka egin behar dugu. Honela pertsona fededun horiek erasotuak sentitzean beren sinesmen erlijiosoak indartu eta borroka hau gatazka gune bilakatuz, erlijioari publizitate gehiago eginez langileentzat ikusgarriago egitea eragiten du.

 

 

“Engelsek zera leporatzen zien Blanquistei: ez zirela gai ulertzeko soilik langileen klase borrokak, langile kapa zabalenak praktika sozial kontziente eta iraultzailera erakarriz, izango zirela gai zapalduak erlijiotik askatzeko. Langile alderdiaren eginkizuna erlijioari gerra egitea zela esatea esaldi anarkista bat dela zioen.”  [1]

Erlijioaren aurkako borroka ezingo da egun batetik bestera gauzatu, prozesu dialektiko bat behar du: ezin da erlijioaren aurkako borroka teorikoa gure klasearen emantzipaziorako borroka praktikotik banandu. Erlijioa mantentzen duen oinarria da suntsitu beharrekoa, gure gizartean esplotazioa eta burgesiaren zapalkuntza direna. Erlijioa garaitzeko klase borrokaren, gizartearen heziketaren, bidea besterik ez dago, hau lan praktikoaren bidez erakarri eta erlijioa suntsitzeko. Helburu hau “erlijioaren aurkako gerrak” delakoarekiko antagonikoa da. Erlijioaren aurkako borrokak iraultzaren eta sozialismoaren aldeko borrokaren menpe egon behar du.

Aurretik aipatutako guztiarekin jarraitzeko, komunistok erlijioa pribatu bezala ikusten dugu, baina pribatua estatuari dagokionez, ez marxismoarentzat ezta Alderdiarentzat ere. Honek ez du esan nahi erlijioa mantendu edota postura koldarra dugunik sinestunak ez izutzeko, materialista dialektikoak garelako eta benetan erlijioarekin bukatu nahi dugulako jokatzen dugu horrela. Ez dugu gure borroka honen aurkako panfletoak egin edo ekintza anarkistak egitean oinarritu nahi, arazoaren sustraiak erasotu nahi ditugu, gizarteak munduaren ikuskera zientifikoa barneratzea nahi dugu, erlijioa historian iraganeko zerbait izatera igaro nahi dugu. Hau lortzeko gizarteari erlijioaren jatorriaren eta berengan duen eraginaren zergatiaren kontzepzio materialista irakatsi behar diegu, uler dezaten zein den erlijioen existentziaren zergatia eta historikoki noren zerbitzura egon diren eta zertarako. Borroka honek klase borrokaren borroka praktikoari loturik egon behar du, langileen begietan antolakunde erlijiosoak direna bezala argitara emateko.

Langileen klase borrokak dakarren batasuna ( erlijiosoak izan edo ez esplotazio bere jasaten dute) edozein panfleto anti-erlijiosok sor dezakena baina indartsuagoa da. Leninek langile kontzienteen greben adibidea jartzen zuen: kontzepzio zientifiko batekin eta klase borrokan batuta, beren eskubideen aldeko borrokaren praktikan, edozein propaganda anti-erlijiosok eta anarkistek ekin nahi duten erlijioaren aurkako “gurutzadek” baina askoz gehiago eragin dezakete.

Militantzia komunista eta pentsaera erlijiosoa duten pertsona atzerakoiekin elkarrekintza.

Leninek bazioen apaiz bat ere Alderdiaren kide izan litekela, zer esan fededun arrunt bati buruz. Berak ez zuen soilik fededun izateagatik pertsona bat alderditik baztertzen, baldintza materialak aztertzen zituen, zein zen sujetu horrek praktikan zuen jokaera: Alderdira hurbiltzen bazen , bere sentimendu erlijiosoaren gainetik klase borroka jarriz eta alderdiaren estatutuak onartu, honen printzipioak bere egin eta disziplina barneratzen bazuen, fededun hau Alderdiko militante izan liteke. Alderdiak pertsona erlijiosoak erakartzen ahalegindu behar da, hauek lan praktiko eta teorikoaren bidez kontzientziatuz, munduaren ikuskera materialista eta zientifikoa barneratu dezaten.

Pertsona erlijiosoak ,berriz, bere sentimendu erlijiosoari alderdiaren printzipioei eta klase borrokari baina garrantzia gehiago ematen badio, honek ahalik bezain azkar izan behar du kanporatua.

Espainiako Alderdi Komunistetan eta masa-mugimenduetan fededunak baztertu egiten dira, inork ez duelarik haiekin lan egin nahi. Pertsona erlijioso bat antolakunde komunista bati hurbiltzen zaionean mespretxuak eta burlak jaso ohi ditu, nahi duen bakarra klase borrokan bere ekarpena egitea denean honek onartua izan behar du, berarekin lan eginez ikuskera zientifikoa barneratu dezan. Langile erlijiosoan baztertu eta gaizki tratatzeak hauek erreakzioarekin antolatu eta  langile antolakundeen aurka egitera daramatza, beraz, beste bat da Alderdi Komunistak jokatu beharreko papera.

Juan Mesana

[1] Erlijioaren aurrean langile alderdiaren papera.

Anuncios