Gure kasua eta espainiar espetxe sistemari buruz

Atxiloketa eta espetxera sarrera

Espetxean edukitako esperientzia azaldu eta espetxe sistema nolakoa den aztertu aurretik gure kasua azaldu nahiko nuke.

Urtarrilaren 27, goizeko 7:00etan, eraso fusilekin  espainiar estatua nire lehenengo etxebizitzan sartu zen, hau espetxera sarreragatik eta La Razón egunkariaren filtrazio polizialen erruz galdu nuen, PKK-ren beso armatu izatea leporatzen baizidaten. Galdera ondorengoa da, nola izan daiteke jada armatua dagoen gerrilla baten beso armatu? Hala ere, akusazioa faltsua da eta asmatutako testigantzetan oinarritzen da. ¿ Non geratu da kontrakoa erakutsi arte errugabetasuna mantetzearen hori? Galdeiozute espainiar justiziari eta La Razón-i. Egun hartan beste 8 etxebizitzatan ere sartu ziren, nire alderdiko zazpi kide eta Kurdistanen aldeko ekintzaile bat atxilotu zituztelarik. Horietako 3 epaiketa gabe sartu gintuzten kartzelan, nire alderdiko kidea, Kurdua eta ni.

Gure etxebizitzak galdu ditugu, jendeari ez baizaio “terroristei” alokatzea gustatzen. Gure lana ere galdu genuen ( arrazoi beragatik), baita gure ondasunak ere, bat-batean eta inongo konstantziarik gabe desagertu direnak, kendu dizkigutenaren erregistrorik gabe: arropa, liburuak, play 4 bat… baina noski, poliziak ez du lapurretarik egiten. Umorearen aztiak dira.

Gure lokalak ere galdu ditugu, atea hautsi ziguten erregistroan giltzarik ez genuelako, baina  nola egongo da pertsona bera bi erregistrotan aldi berean? Giltzak beste kide batzuei jaso eta eramango genizkiela esan genienean  “lasai, gure giltza bereziak ditugu” erantzun zuten, “ gero dena ondo utziko dugu arazorik eduki ez dezazuen”  eta lokala hondatu eta nahita dena irekia utzi zuten. Ondorioz yonki batzuek lokala okupatu eta dena hondatu zuten. Hori esateko deitu zietenean “ baina oraindik hor jarraitzen dute?” izan zen erantzuna; horrela da polizia hau, edozein errepublika bananerokoa baina okerragoa. Segurtasun taldeak diktaduran bezain profesional izaten jarraitzen duela ikus dezakegu. Humorearen aztiak izaten jarraitzen dutela baieztatu dezakegu.

Ahaztu zait urtebetez ilegalizatu gaituztela ere esatea. “ bueno, urtebete besterik ez da “ esango duzue, baina urtea pasa eta ikerketarekin jarraitu beharko dutenean, probarik ez dagoelako, luzatu egingo dute haiek epaiketa egin nahiko duten arte, auskalo noiz den hori.

Ez nengoen nire kideek epailearen aurrean deklaratu zutenean, baina nire kasuan fiskalak soilik galdera bat egin zidan eta hitz batzuk idatzi zituen. Ondoren jakin nuen hitz horiek “ fiantzarik gabeko espetxeratzea” zirela. Soto del Realera bidali ninduten aurretik aipatu ditudan bi kideekin batera. Haiek lau egunetara irten ziren fiantzarekin, eta zuen buruari galdetuko diozue ¿ zergatik behar dituzte lau egun irteteko jada fiantzaren eskaera hasieratik bazuten? Humorearen aztiek eta demokraziak eraikitako kasu batez hitz egiten ari garela gogoratzen dizuet.

Urtarrilaren 27tik Aurrera 49 egun eduki ninduen estatuak bahituta, errugabea izanik eta leporatzen zizkidaten delituekin zerikusirik eduki gabe.

Honaino eta nire defentsari kalterik ez egiteko gertatu zaigunaren eta muntai polizial/judizial honek ekarri dizkigun ondorioen azalpena, jarraian espetxe barneko egoera aztertuko dut.

 

Kartzela Espainian: Birgizarteratzea edo suntsipena eta negozioa

Orain kartzela nola den aztertuko dugu. Ez komunikabideek esaten digutena, baizik eta nolakoa den benetan, nola bizi eta sufritzen den bertan preso zaudenean:

Nire kideekin iritsi eta berehala, 50 orduko abenturaren ondoren, arropa kendu ziguten miaketan edozer gauza izango bagina bezala tratatuz. Mono zuri zikin bat eman ziguten, noizbait atxilotu gintuztenean genuen arropa itzuliko zigutela esanez. Nire kideak fiantzapean irten ziren eta nik zazpi egun gehiago itxoin behar izan nituen nire arropa berreskuratzeko, beste astebete behar izan zuen nire lagunek sartutako paketeak niregana iristeko.

Zuzenean Jarraipen Bereziko Presoen Fitxategian (FIES) sartu gintuzten, arazoak sortzen dituzten presoentzat moduloa, benetan presoak suntsitzeko moduloa da. Lehenengo FIES erregimena 1 motakoa izan zen, preso konfliktiboena, baina oso agerian geratzen zenez hauek suntsitzeko zela 4 mota berri gehitzea erabaki zuten. Guri 3 motakoa egokitu zitzaigun, talde armatuarena, “ze talde armatu” galdetuko duzue, nik ere ez dakit erantzuna… badakizue, humorearen aztiak. Nire kasuan ( nire kasua diot xehetasunengatik, baina erregimena orokorrean horrela da) FIES erregimena zelda zikin batean giltzapetua egotean oinarritu zen ( ez zidaten garbitzeko ezer eman astebetez) 21 ordu egunean, gainontzeko 3etan patiora joateko aukera duzu. Patioak 10 metro karratu besterik ez ditu, zikina dago eta bertan ez duzu egitekorik. Askotan bakarrik ateratzen zaituzte eta egun osoa igarotzen duzu inorekin hitz egin gabe. Gainera, modulo arruntetan ez bezala janaria zuhurtasun handiz dago banatua, kalitate txarrekoa da, beraz bakarrik egoteaz gain gosea pasatzen duzu.

Edozein erotuko lukeen egoera da, baina ez da kasualidadea, horretarako dago. Kartzela negozioa handi bat da, FIESa ere baina maila txikiagoan.

Jende askok kartzelatik irteten denean drogen salerosketa eta kontsumorako ( orain aislamenduaz soilik ari naiz) dagoen erraztasunaz hitz egiten du. Nire ustez azpimarratzekoa da ez dela soilik droga modu “ilegal” batean sartzea baimentzen, baizik eta egon daitezkeen profesionaltasun gutxieneko medikuen bidez medikatzen dituztela presoak, arazorik eman ez dezaten. Alienatuak egon eta egunero jasaten dutena salatu ez dezaten , beren eskubideengatik borrokatzeko antolatu ez daitezen; naiz eta jendeak ez uste denbora luze preso daramatenek nahikoa klase kontzientzia eduki ohi baidute estatu eta kartzeleroen aurka. Horregatik, drogak eta aislamendua erabiltzen dituzte, esterminatzeko. Beren aurkako auziak asmatzen dituzte eta kondena bat bestearen atzetik jasaten dute, gehitzen doazenak eta batzuk biziarteko kartzela zigorra eskatzen saiatzen  dira horrela beren egoera hobetuko litzakeelako ¿ imaginatu dezakezue pertsona bat biziarteko kartzela zigorra eskatzera bultzatzen duen egoera bat? Esajeratzen ari naizela pentsatuko duzue baina bertan 16 urte zituenetik 31 urte preso zeramatzan bat ezagutu nuen, 40 pastilla ematen zizkioten egunean eta galeria motzean zuten. Horrek zer esan nahi du? Bi pertsonarekin bakarrik zaudela aislamenduan ( horietako bat ni nintzen) , aislamendua aislamenduaren barrua, zigortzeko galeria. Ez da soilik gunera drogak sartzea baimentzen dutenik, edo desesperatuta dauden presoei pastillak ematen dizkietenik, gainera elkarren artean nahastuta kanpoan kontsumitzen diren drogen antzekoak lortzeko balio duten pastillak baimentzen dituzte, drogen salerosketa mugarik gabe bultzatuz.

Droga diru asko ematen duen negozioa da, baita espetxe barruan ere. Droga pertsonak suntsitzeko modu bat da, kartzelan pertsona bat hiltzeko modu errezena da

Baina espetxeko negozioa ez da horrekin amaitzen, ekonomatoetan, telefono txarteletan eta esklabua den lan esku merkean dago benetakoa. Bananduta aztertuko ditut:

Ekonomatoak: espetxean janaria oso urria da, beraz familiaren dirua jasotzen duten presoek ( nereak galtzen ziren eta ez zizikidaten bi hilabetetan eman) ekonomatoan eros dezakete. Bertan janaria, garbitzeko tresnak, kartak, selloak… eros ditzakezu eta zera esango duzue: “ eskubideak dituzue eta gainera kejatzen zarete”, “ diru gutxi aterako dute” esango dute batzuek. Eta zer erantzungo zenukete ekonomatoan lan egin behar dutenek trukean ezer jaso gabe egunean 10 ordu lan egin behar dituztela jakinik. Lan esku esklabua da, legala eta baimendua. ¿ Ze negoziok ez du funtzionatzen erostera behartzen duzunean eta zure langileek Erromatar Inperioan baino baldintza okerragoetan daudenean? Edozein funtzionariok beren borondatez daudela esango du. Desesperazioa arazo handi bat da presoentzat, beren baldintza materialengatik ( sistema kapitalista hiltzaile honen erruz) ikasteko aukerarik eduki ez eta kulturarik ez dutenentzat. Gero orientatzaile sozial bat iristen da eta zigor osoa bete edo lan egin eta hirugarren gradurako puntuak lortzearen artean aukeratzeko esaten dizu. Jada zure kondenaren barruan kondenatua zaude, ez duzu besterik, sistemari aurre egin edo ahalik eta azkarren  irteten saiatu. Egoera hau aprobetxatzen dute lan esku esklabua lortzeko.

 

Horri dagokionez aislamenduak bere berezitasunak ditu, niri egunean  lau orduz espetxea garbitzea eskaini zidaten, nire portaera ona kontuan hartzeko, prebentiboa naizelako eta kondenatutako presoei egiten zieten txantajea ezin zidatelako egin. Nire erantzuna argia izan zen: ni preso politikoa naiz, ez dut inoren lana egingo, gutxiago suntsitu nahi nauerena.

 

Mugikor txartelak: kanpokoekin hitz egiteko dudan modu bakarra da ( gero esango dut zergatik eskutitzak ez).  Niri “arriskutsua” izateagatik ez zidaten sarrerako deia ere egiten utzi, legeak egitera behartzen duena. Hamar egun itxoin behar izan nituen komunikatzeko komunikazio interbentzioan sartu nindutenetik, FIESen telefono faktura bat entregatu behar baiduzu egiaztatu dezaten.  Besterik gabe  arakatu ezingo balute bezala. Arrigarria da islamista radikalek ezer ez aurkeztu behar izatea eta nahi dutena egiten uztea ( gero hitz egingo dut honi buruz). Beraz aldizka telefono txartel bat erostera behartua zaude.  Telefonika da txartelen enpresa, ez dute konpetentziarik eta bezeroak erostera behartuak daude, bestela zureak egin du. Desesperazioaren ondorioz milaka eta milaka euro ari dira irabazten.

Espetxea negozio bat da espainian. Ez du birgizarteratzeko balio, negozioan sartzen zara edo denetik kanpo zaude. Ikasten jarraitzen saiatu nintzen ( azterketa asteko lehen egunean atxilotu ninduten) baina negozio guzti hori onartu ez nuenean ez zidaten utzi: Soto del Realeko lehen gizarte orientatzaileak ( bigarrena, Estremerakoa, gizaki bat zen, espetxean ezagutu dudan  lehena) nitaz barre egiten zuen komunistek ez genuela ikastea merezi, ozta-ozta jatea.

Espetxean ez dago birgizarteratzerik, soilik negozioa eta esterminioa. Espetxe sistemak ez du funtzionatzen, soilik honen bidez aberasten diren enpresa eta estatuarentzat da aberasgarria. Honi aurre egiten diona aislamendura doa, suntsitua izatera, droga, tortura… bidez.

Preso egon beharko luketen politikoak eta preso politikoak espainian

Barregarria iruditzen zait Jorge Fernandez Diaz, barne ministroa, ahobetez ISISen aurka borrokatzen duela esaten entzutea, Espainiak eta bere gobernu traidoreak ISISi  emateko Turkia eta Arabia Saudiri armak saltzen dizkioten bitartean. Beren aliantzako liderrekin batu diren kurdu berekin harremanak edukitzeagatik ( ez ditugu) leporatu ziguten terrorista izatea. Ni terrorista banaiz horregatik, bera 200 aldiz gehiago, berehala espetxean aislamenduan satu behar dute, ea bera bezalako ahul eta koldar batek egoera horretan bizirauten duen. Espainian ISISen ekintza baimentzen eta askatasun osoz erreklutatzen uzten dieten bitartean alderdi bat zigortzen dute benetako elkartasuna adierazi eta ISISen aurkako borroka zuzenera batu nahi direnak babesteagatik. Espainian justizia independienterik badago gure kasuak berehala izan beharko luke itxia.

Lotsa nazionalaren balore guztiak ordezkatzen dituen personaje hau beti ari da esaten Espainian ez dagoela preso politikorik eta jendearen mugimendua ez dela mugatzen. Orduan, zergatik ez didate estatutik irteten uzten? Zergatik egon naiz espetxean kondenarik jaso gabe? Zergatik dago jendea preso interneten edo egunkarian idazteagatik? Zergatik daude batzuk preso pertsona zehatz batzuen abokatuak izateagatik? Zergatik daude batzuk preso alderdi baten kide izateagatik? Zergatik daude preso grebetan parte hatzeagatik edo faxistengatik defendatzeagatik? Zergatik inputatzen da jendea desobedentzia zibilagatik? Zergatik ez dute Venezuelari buruz hitz egiten dutenea erabiltzen duten logika bera aplikatzen? Zergatik esterminatzen dute jendea FIES erregimenean? Zergatik Ministroa ez da dena bezala epaitua izaten eta espetxean sartzen?

Zergatik dago PP inputatua korrupzioa, finantziazio ilegala eta organizazio kriminala izateagatik baina bere buruzagiak ez dira ez kriminalizatuak ezta espetxeratuak izan? Zergatik doaz kartzelara soilik ezkerreko borrokalariak? Erantzuna oso sinplea da: espainiako gobernua lotsagarria da. Faxistitazio prozesu azkar bat ari gara bizitzen eta denok batu behar gara honen aurka. Trantsizioaren erreforma politikoaz geroztik demokrazioa falta bizi dugu. Haustura demokratikoa behar dugu, Espainia gobernatzen duten traidore erreakzionarioek sartu duten lokatzetatik ateratzeko.

Espetxean preso politiko ugari ezagutu ditut: galizarrak, euskaldunak, sozialak, antifaxistak, gehienak odol deliturik gabe eta hamarnaka urteko zigorrei aurre egin behar dietenak. Emendik eskerrak eman nahi dizkiet espetxean mugitzen eta zoritxarrez suertatu zaidan proba gogor honi adorez eta duintasunez aurre egiten erakutsi zidaten euskal presoei.

Estatu honetako presoek bizitzen duten kaosa aditzera ematea eta amnistia sozialagitik borrokatzea beharrezkoa da, lehenbailehen askatasuna lor dezaten.

Barne ministroari ere esan nahi diot oso zaila dela errenditzeko prest ez dagoena, kartzelak edo bere bizitza sakrifikatzeak berdin diona, suntsitzea. Orduan eta denbora gehiago behar izan amnistia onartzeko orduan eta gogorragoa izango dela borroka, baina lehenago edo beranduagoa amnistia konkistatzea ezingo dela galarazi.

Gu ez gara gaizkileak, komunistak gara. Suntsitu, espetxeratu edo torturatu gaitzakete banako bezala, baina klase iraultzailearen abanguardia bezala inork eta ezerk ez gaitu geratuko. Neurri hauekin ez dute klase borroka geldiarazten, soilik azkartu egingo duten baldintza materialak sortzen dituzte.

 

Bizitza espetxean

Espetxetik irten ere egiten dela azpimarratu nahi dut, jarrera positiboa eduki behar duzula beti, mota guztitako drogak ezeztatu behar dituzula, ahalik eta hobekien jaten saiatu, zer egiten ari zaizkizun beharrean zergatik zauden hor pentsatzea, ez zaituztela gaindituko, kanpoan borrokatu duzun bezala barruan borrokan jarraitzea, rutina bat egitea, inoiz ez bezalako disziplina edukitzea, oso gogor entrenatzea, gorputz eta buru, irakurri behar duzu, formakuntzan jarraitu, espetxean ezin du zure formakuntza politikoa eten. Momentu egoki bat da hau areagotzeko.

Garrantzitsua da kontuan edukitzea han egotearen arrazoia. Estatuko preso politikoak eredu bat dira, etorkizunagatik borrokatzen dutenak dira, mundu hobe batengatik, garapenaren ordezkari dira. Hara bidali zaituztenak berriz iraganeko indarra dira, bizirauteko saiakera, nahi dutena saiatu daitezela, garaituko ditugu.

Nik sozialismoagatik borrokatzen dut, marxismo-leninismoagatik, langile internazionalismoagatik, haiek diruagatik soilik. Gu etorkizuna gara, haiek iraganeko hondakinak

Konklusioa

Gutun hau idatzi dut gure egoera aditzera emateko eta jendeak errepresioari dion beldurra kentzen laguntzeko, edukitzeak ere ez du axola. Axola duena beldur horri aurre egiteko gai izatea da. Ezin zaio estatuari onartu errepresioaren beldurraren bidez nork egin behar duen zer esaterik, errepresioak berdin izan behar digu ( neurriak hartu behar dira noski, baina ez gelditu). Niri espetxeak berdin izan dit, ez diot komunista izateari utzi norbaitek esaten duelako naiz eta espetxean sartu.

Soilik beren borondate onari itxoiten etxean ezer egin gabe geratu banintz garaituko ninduten. Hori egitea nire printzipio komunistak traizionatzea izango litzake.

Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkiet gure askatasunaren borrokan egon diren eta jarraitzen duten horiei, desberdintasunak eta zurrumurruak berdin zaizkien  eta benetan solidarioak direnei. Hitz batzuk ere eskaini nahi dizkiet ondo geratzeko komunikatu bat ateratzen duten antolkundeei eta diferentzia ideologikoengatik edo edozein arazo egon delako ( naiz eta imaginarioa izan) gehiago egiten ez dutenei. Beren burua berrikusi dezatela, haien txanda denean  noizbait iraultzaile izatera iristen badira ( oraindik geratzen zaie…) besteek haiek jokatu duten moduan ez jokatzea nahiko dutela. Ni dudarik gabe egon behar naizen lekuan egongo naiz, borrokatzen dutenen ondoan.

Roberto Vaquero

Anuncios