Alderdiaren lana Europan

Hoxha jada 60ko hamarkadan Europa mendebaldeko alderdi komunistek lan egiteko modua aldatu beharra zutela zioen, nahiz eta garai hartako errebisionismoarekin eten alderdi errebisionistek zituzten lan dinamikekin jarraitzen baizuten. Arazo hau denbora pasa ahala handitzen joan da.

Mugimendu komunistaren krisiaren aurrean, alderdi komunistak ez ziren egoera berrira egokitzeko gai izan. Errebisionismoa besakartu zuten alderdi klasikoekin haustura ideologikoa egin zenean, burkide adeitsu askok errebisionismoarekin haustura ideologiko eta organikoa egitea erabaki zuten, alderdi antierrebisionista berriak sortuz, baina prozesu horretan berekin eraman zituzten errebisonismoaren lan egiteko moduaren hainbat ezaugarri, hala nola:

  • Alderdiaren ikuskera asanblearioa

Alderdia asanblea erraldoi bat bezala ikusten dute, zeinetan gero eta indar handiagoa hartzen duen burokraziak eta gero eta zailagoa izango den hura eragoztea. Nahiz eta aurkakoak diren bi termino iruditu, errealitateak erakusten digu mutur batek bestea dakarrela, txanpon beraren bi aldeak direla.

Demokratismo burgeseko absurdoetara iristen da eta edozein onartuko da alderdian. Horrek eragin handia edukiko du alderdiak errepresioa jasaten duenean eta alderdiari aurretik egindako akatsen erruz ez desagertzea izugarri kostatzen zaionean. Alderdia jende goranahiz, koldarrez, handi usteko egolatra konplexudunez, traidorez, antikomunistaz eta infiltratuz beteko da.

  • Legalismoa

Alderdiaren alde nagusia den alde ez legala garatzeko arazoak. Hau oso loturik dago aurreko azpipuntuarekin.

Erreforma ekonomikoen aldeko borrokaren nagusitasuna, bereziki lan sindikalean oinarrituz.

 

Elektoralismoa ( ez denek)

Erabat hauteskunde-borrokan oinarritzen bada lana, komunistontzat prozesu elektoral burges batek benetak zer garrantzi duen ulertu gabe, hauteskundeekiko dependentzia sortzea dakar, eta estatuak alderdiak kontrolatzen ditu. Estatuak ezin du alderdi baten jarduera kontrolatu; nahiz eta jazarria edo ilegalizatua izan, alderdiak ezin du inolako inposaketarik onartu inoren partetik. Alderdiak berak ezarritako ildoaren arabera jokatu behar du, inork ezin du beragatik erabaki.

Ezinbestekoa da aurretik aipatu den bezala Alderdi Komunistek lan eta antolakuntza metodo errebisionistekin amaitzea. Hausturak orokorra izan behar du, bai organikoa, bai ideologikoa.

“ Ikus dezakegunez Europan marxista-leninistak oraindik ez dira gai izan alderdiak klandestinitatean eta semiklandestinitatean antolatzeko duen beharra ulertzeko. Zentzu honetan errebisionisten jarduerak eragin handia du. Nahiz eta alderdi marxista-leninistek ez duten bide parlamentarioa jarraitzen, beren jarduera modu legalean egiteko joera dute, errebisionistek egiten duten bezala. Klandestinitate edo semiklandestinitatera igaroz ez direla ezer egiteko gai izango uste dute. Alderdiaren jardueran gune nagusia bilakatzeko beren militanteen zati bat klandestinatera igaroz ezingo luketela lan egin iruditzen zaie. Beraz, ez dute ulertzen klandestinitaean egongo den gune indartsu bat sortzearen garrantzia” (2)

Beharrezkoa da Alderdi Komunistek mota berriko alderdiaren egitura hartzea ere. Alderdi errebisionistek duten alderdi sozialdemokrataren egiturak ez bezala egitura legala eta ez legala behar dute (bigarrena lehenengoaren gainetik egonik), egoera zailtzen denean alderdiak ezin baitu utzi etsaiak egun batetik bestera desagartarazi dezan: edozein egoeratan alderdiaren biziraupena segurtatuko duten borroka metodo semiklandestinoetara egokitu behar du.

Esan bezala ezin da geratu estatuak zehazten dion espazioan, haren eskuzabaltasunaren zain, pentsatuz lan egiten utziko diola. Alderdiak edozein gogoren aurka eta edozeinen gainetik jardun behar du. Alderdiaren helburua boterea hartzea da, sozialismoa konkistatzea, langileen diktadura ezartzea. Soilik bide honetan egin behar du; kontrakoa, izan ere, langile klasea traizionatzea da, honen abanguardia izan behar baitu.

Errebisionismoarekin hausten duten Europako alderdi hauetan, izango dira pertsona batzuk, beldurragatik edota ikuspuntu eta formakuntza politikoagatik, hain beharrezkoak diren aldaketa hauekin bat ez datozenak ere. Alderdiaren erritmoa jarraitu ezin eta metodo errebisionistekin hausteko gai ez direnek bi aukera dituzte: autokritika egin, beren mugak gainditu eta militante komunista bezala hazi eredu bilakatu ahal izateko, edo kanporatuak izatea, alderdi errebisionista batean militatzera pasatzeko. Hoxhak zioen moduan, “komunistak erasotzen lehenak dira eta azkenak atzera egiten”; prest ez dagoenak badaki zein den historian edukiko duen lekua.

Alderdia ez du inork geldiaraziko, elementu ezegonkorrak kanporatuz egiten du aurrera.

Oharrak:

  • “Alderdiaren lan klandestino eta legala modu egokian ulertu eta antolatzea, iraultzaren oinarrizko kontua” Enver Hoxha
  • Berdina
Anuncios