Klase borrokaren kultura

Ohikoa da, geroz eta hedabide zabalagoetan, inposaketa desberdinen aurka egindako “erresistentziaren” inguruko difusio indartsua ikustea.Izan zapalkuntza nazionalaren erresistentzia, erregimen baten aurkako borroka, munduko leku batean edo bestean inposaketa erlijiosoari aurre egitea etab. Argi dago komunikabide espainiarrek, adibidez, Ipar Koreako biztanleek sufritzen duten zapalkuntza zabalduko dutela – beren ildo politikoa, marxismo leninismoaren oso hurrunekoa, goratzeko intentziorik gabe- Arabia Saudi edo Catarren gertatzen denari kasurik egiten ez dioten bitartean.Laburbilduz, komunikabideak ez dira inperialismoaren joko arauetatik kanpo geratzen.

Badira beste borroka eta erreibindikazioak inolatan aldarrikatuak ez direnak, Espainiaren mugen barneko arazo bat bada behintzat. Etxe kaleratzeen aurkako borroka adibidez, biktima asko eragin dituen lehen mailako arazoa Espanian, baita preso politikoena ere. Espainian preso politikoen esistentzia ukatzen duten bitartean, langile hitza beren sigletan duten alderdi handien propagandarekin bonbardeatzen gaituzte, deiadarka Venezuelako preso politikoen askatasuna aldarrikatzen dutenak. Inperialismoaren benda biztanleriaren begietan jartzen da. Venezuelan gertatzen dena estatuko gai bilakatzen da, baina arazo berari gure estatuan ez zaio inori axola

Gauza bera esan dezakegu lan baldintza hobe batzuen aldeko, pobreziaren aurkako, ikasle, sindikatu, pentsionisten… borrokei buruz, klase borrokaren benetako aurpegia kamuflatzen duten borroka partzial guztiak. Komunikabide nagusien bidez egiten duen difusio hori da burgesiaren tresna nagusienetako bat. Borroka partzialak langile klaseak berea dena aldarrikatzeko duen borrokatik banatzen da. Langile klasearen helburu estrategikoa difuminatzen da: gizakiak gizakiarekiko esplotazioarekin bukatzea.

 

Ez da hedabide nagusien arazo bat bakarrik, baita borroka hauek babesten dituztela diotenena ere. Borroka partzial batetik klase hiztegia baztertzeko obsesioa nabari da. Gaiaren ulermen egoki bat bilatuz “obrero” hitzari ihes egin behar zaio. Garaipen hauek beharrezkoak badira ere, kontraesan bat da langileek berek – edo beren borrokak babesten dituztenek- beren helburu estrategikoa zein den ahaztea.

“Langile klaseak izaera orokorreko aldarrikapen demokratikoak bere etsai nagusia, kapitala, garaitzera daraman bidea irekitzeko modu bezala bakarrik lortu behar ditu”

 V.I. Lenin

Hiztegi iraultzailearn aldeko borroka beriziki ahaztua den gaia da partehartze politikoko espazioetan. langileek beren eskubideak defendatzeko parte hartu behar duten gune hauetan, beti ere beren esplotazioaren jatorria zein den ahaztu gabe. Taktika eta estrategia galdu gabe, ezin dugu ahaztu borroka ideologikoaren aspektu honen parte dela duela mende bat errusiako langile klasea emantzipatu zuen hiztegi iraultzailea erabiltzea. Marxismo-leninismoaren legeek indarrean jarraitzen badute, imperialismoak erakusten digun bezala, baita bere espresio iraultzaileak ere.

Hau bezalako aspektuek sortzen duten beldurrak gaitasun gehien duten langileek gidatu behar duten borroka politikoan dagoen infiltrazio burguesa du jatorri. Gure aurreko iraultzaileek utzitako herentzia errespetatzea ezinbestekoa da. Beren herentzia historikoa jaso , gure erralitate konkretuan aplikatu, klase borroka desegin gabe.

Ikusi dezakegun bezala infiltrazio burguesa urrun heldu da aldarrikapen hauetan. Klase borroka desegitera heldu dira, langile klasea defendatu beharra dutenek klase borroka kritikatu eta lotsarazten duten punturaino. Baina, zein da egoera honen soluzioa, hiztegi iraultzailea aldarrikatzetik aratago? Lehenik eta behin, mota berriko alderdi komunistaren esistentziarekin, sozialdemokraziaren “modu jatorrak”  kanporatuko  eta espazio politikoak konkistatuko dituena. Langile klaseak, bere alderdiak gidatuta, hartu behar ditu borroka horiek.

Gaitasun gehien duten langileak, mota berriko alderdiko militanteak, izango dira nazio auziaren borrokan garrantzia gehien  langile klaseari emango diotenak, autodeterminazio eskubidea errespetatuz. Hauek izango dira Espainiako III. Errepublikaren aldeko borrokaren buru izango direnak, etsai bezala monarkia ente abstraktu bezala ikusi gabe, kapital finantzieroaren dominazioa baizik. Haiek izango dira borroka sindikala gidatuko dutenak, guren klase anaiak direnen burua zilarrezko bandejan saltzen duten mafia ustel eta traidoreetatik urrunduz.

Lidergo hau gaur egungo teknologiatan ere aplikatu behar dugu. Gure eskura dauden bide guztiak erabili behar ditugu helburu iraultzaile eta eraldatzaile batekin. Ezin dugu klase borroka ezkutatzen jarraitu. Guztiz kontrakoa, azaleratu beharra dugu langile klaseak parte hartu behar duen  borroka partzial guztietan agerian geratu arte. Beste era batera esanda, borroka partzial guztiak klase borrokaren espresioak dira.

José del Valle

Anuncios